Nor gara

Natural + Progression

Gure lehenengo eskalada saioak 90-ko hamarkadaren hasieran izan ziren, zortziarekin heltzen zenean, “oktabogradistak” mitoak zirenean, entrenatzeko panelik ez zegoenean eta maila elastiko estuak nonahi ikusten zirenean. Eskaladarekiko pasioa berehalakoa izan zen, bertako jendeak eskalatzen zuen gertuko eskola batean probatu ondoren.

Denbora gutxian eskalada gure bizimodu bilakatu zen, gure bizitzen zati handia eskeiniz, eta asteburua iritsi arte luze egiten zitzaigunez, Frantzian eskalatzeko egitura arifizialak zeudela jakin genuenean, geurea egitea erabaki genuen, 16 urtetxorekin! Garai hartan herriko mendizaleek “garajeko deportistak” ginela esaten ziguten, gure tabloia egunero joaten ginen garaje txiki batean genuelako. Urteen poderioz, panel berriak eta hobeagoak egin genituen inguruetako leku ezberdinetan.

Bi hamarkada baino gehiago pasa ostean, bai eskaladan eta bai egur lanetan lorturiko esperientzia guztiaz baliatuz, 2014. urtean gure bi pasioak batu eta Natural Progression jaio zen, eskalatzaileen eskutik  eta eskalatzaileentzako fabrikaturiko goi-mailako produktu sorta eskeiniz.

 

 

 

   

Beltza

 

       

 Jose Luis Urkizu Agirretxe (Azpeitia, 1977). Eskalatzaile moduan 25 urte baino gehiago daramatza eta 8. mailako 200 bide baino gehiago ditu eginak etxetik gertu zein munduko hainbat lekutan. Kirol eskaladan eta boulderrean espezializatua, 8c zailtasuneko bideak, bistaz 8a eta blokeko 8a+ egitera iritsi izan da. Bestalde, egurrarekin 25 urte baino gehiago daramatza lanean, eta entrenamenturako egiturak egiten aditua da, gehienbat   “campus board” deituriko egiturak eta egurrezko presak diseinatu eta fabrikatzen. 

 

 

 

 

  

Joseba

 

 

 Joseba Urkizu Agirretxe (Azpeitia, 1972). Bere lan bizitza guztia egurreko lanetara dedikatu du, etxeko negozioa oinarri hartuz. 25 urte baino gehiagp daramatza egur lanetan, eta egurra eskuz lantzen aditua da. Azken urteetan bere empresan eskalada mundurako egituretan espezializatu da, “campus board” eta egurrezko presak diseinatu eta fabrikatzen.