logo natural progression
logo natural progression

Adituak gara egurrezko
entrenamendu-sistemetan

Egurra urratzailea ez den materiala da, modu hobean eta denbora gehiagoan entrenatzeko aukera ematen diguna, azala hondatu edo mindu gabe.

Gure heldulekuetako eta entrenamendu-sistemetako eraso-angeluak hatzen morfologia naturala errespetatzen du beti, tendoi eta lotailuetako edozein posizio traumatiko saihesteko.

Egurrak daukan itsaspen mugatuak eskalatzailea bultzatu egiten du ertz kamutsetan presio gehiago egitera, kontaktu-indarra gehiago entrenatu eta garatzeko aukera emanez.

Heldulekuen ukitze atsegina motibazio osagarria da luzaroko entrenamenduetarako eta entrenamendu espezifikoetarako. 

Gure proposamenek eskalatzaile zorrotzenen
itxaropenak gainditzen dituzte

Proiektu bakoitzaren beharrak asebetetzea da gure diseinuen helburua.

Behar horiek aztertu ondoren, diseinu- eta soluzio- gama bat lantzen dugu, misio gisa ezarritako helburuak gainditzea duena.

Entrenamendurako gela handiak, helduleku-gama berriak, kontzeptu berritzaileak helduleku anitzeko tauletan, beroketarako heldulekuak...

Proiektu berri bakoitza berrikuntzak egin eta irtenbide berriak sortzeko aukera da, eskalatzaile zorrotzenen zerbitzura. 

Marka bakoitzerako soluzio
eta diseinu esklusiboak eskaintzen ditugu

Gure esperientzia eta ezagutza osoa zure markaren zerbitzura jartzen dugu. 

Produktu-gama esklusiboa eskaintzen dugu zure markarako.

Desberdindu lehiatik, eta eskaini zure filosofiarekin eta marka-ikuspegiarekin bat datozen entrenamendurako soluzioak.

Produktuen diseinu-, produkzio- eta pertsonalizazio-proposamena zure marka-identitatearekin egitearen ardura gure gain hartzen dugu.

Dei iezaguzu eta azaldu zure behar edo/eta helburuak, soluzio onena eskainiko dizugu.

Zure Wood Partner gara. 

Munduko eskalatzailerik indartsuenek
aukeratzen dituzte gure produktuak

Munduko eskalatzaile onenetariko batzuk gure entrenamendu-sistemarekin entrenatzen dira.

Nazioarteko eskalatzaile nabarmenenek erabiltzen dituzte gure beroketarako sistemak.

Munduko teknifikazio-zentro entzutetsu eta garrantzitsuenetako batzuek gure helduleku eta entrenamendurako sistemak erabiltzen dituzte.